Blog-a

Apirilak 29an ekintza solidarioa Antolatuko Dugu: Nepaleko Lurrikararen II Urteurrena

Argazkia Nepaleko lurrikararen bigarren urteurrena ospatzeko egin den kartelaGadakaoko Samsara Nepal alkarteak zapatu honetarako ekintza solidarioa antolatu dau, orain dala urte bi, Nepalen izandako lurrikara gogoratzen jarraitzeko. Ekintzak 16:00etan hasiko dira Ardanza Lehendakariaren parkean, Gimnasio Elexalde, GnG, Cinetronica eta Euskal Herriko Nepaldarren Komunitateak, baita Galdakaoko Udalak lagunduta.

Jarduera desbardinak antolatuko dira:

  • Zumba
  • Nepaleko dantzak
  • Karibeko dantzak
  • 6000 km solidario, Nepaleraino bizikleta solidarioetan.
  • Mendi-bizikleta baten zozketa
  • Azoka Nepaleko produktuakaz
  • Eta amaitzeko, Nepaleko tea eta dultzea banatuko jako

Ospakizun honetan bildutako diru guztia gure proiektuak finantzatzeko izango dira osorik. Era berean, informazio-orriak banatuko dira, Samsara Nepal alkarteak orain arte egin dauen lana erakusteko.

Facebooktwittergoogle_plusredditpinterestlinkedintumblrmail

Samsara Nepal Alkarteak Laguntza Humanitarioko 270 Kg. Eroango Dau Apirilean Nepalera

Galdakaoko Samsara alkarteko bederatzi persona Nepalera joango dira apirilean, hain zuzen be, alkarte honek bultzatutako proiektu solidario desbardinetan lan egiten dabilen lekura (Kulayren birreraikuntza, elbarrien ikastetxea, poltsen fabrikazioa e.a.). Boluntario honeen bidaia aprobetxatuko da dohaintzan hartutako material guztia garraiatzeko (sendagaiak, material kirurgikoak, jostailuak, eskolako materiala e.a.). Boluntario bakotxak 30 kg. material garraiatuko dau, guztira 270 kg. inguru.
Orain dala aste batzuk, alkarte honek 15.000 euro bialdu ebazan Nepalera, alkarteak berak bultzatutako proiektu solidario batzuk finantzatzeko (haurren erdiko belarriko operazioak, ALI proiektua e.a.). Diru-kopuru hori batu da galdakoztarren solidaridadeari eskutik, enpresek eta partikularrek dohaintzan emondakoari esker.
Era berean, eta apirilaren 29an begia jarrita, 2015ean Nepal suntsitu eban lurrikararen bigarren urteurrenagaz batera, Samsara alkartea jarduera ludiko oroigarri batzuk diseinatzen dabil Galdakaon (azoka solidarioa, dantzak e.a.) proiektu solidarioetarako herritarren laguntza bilatzeko.

Argazkia: Samsara Nepaleko bolondresakArgazkia: Samsara Nepaleko bolondresak” width=”640″ height=”450″ />

Facebooktwittergoogle_plusredditpinterestlinkedintumblrmail

Korrika Nepalera Iritsiko Da Zapatu Honetan Samsara Nepal Alkartearen Eskutik

Korrikak aurten presentzia berezia izango dau Nepalen, hango Ear Care Nepal alkarteagaz batera, proiektu solidarioetan lan egiten dauen Galdakaoko Samsara alkartearen bitartez. Modu horretan, Nepaletik be Euskaren aldeko aldarria egin nahi da, nazioarte mailako oihartzuna bilatuz eta, aldi berean, Samsara alkarteak Nepaleko ikastetxe eta monasterioetan entzumeneko gaixotasunak aurrezaintzeko egiten dauen lana nabarmentzeko.
Helburu horregaz, hil honetan, ordubeteko lasterketa bi egongo dira, peto, lekuko, kartel eta guzti, “Nepaleko Korrika” egiteko:
– Lehenengoa, Patan-eko Durbar Square-n, zapatuan, martiak 18, goizeko 7:30ean, bertan 100 bat persona parte hartuko dabela. Ondoren, armozua emongo jake parte-hartzaile guztiei. Bertan Samsara alkarteak Nepalen kudeatutako proiektuetan dabilzen boluntarioak eta lagunak egongo dira.
– Bigarrena, zapatuan be, martiaren 25ean, goizeko 8:00etan, Kakani Chowk Nuwakot-en Mero Gaom-en. Bertan Samsara alkartea 2015eko lurrikarak suntsitutako 55 etxebizitza berreraikitzen dabil. Lasterketa honetan 300 bat personak parte hartuko dabe, gehienak alkarte galdakoztar hau lanean dabilen ikastetxeko umeak izango dira.

Argazkia: Naresh Korrikaren petoa eta testiguakin jantzita
Naresh Korrika
Argazkia: Naresh Korrikaren petoa eta testiguakin jantzita” width=”444″ height=”333″ /> Naresh Korrika[/caption]

Facebooktwittergoogle_plusredditpinterestlinkedintumblrmail

(Español) Concluida la Primera Fase del Proyecto Mero Gaon

Argazkia: Mero Gaon proiektuan lehenengo 10 etxebizitza” width=”300″ height=”240″ />Como bien sabéis, Ear Care Nepal dirige la construcción de un total de 55 nuevas viviendas en la población de Kulay, Nepal. El pasado 24 de Noviembre se entregaron los títulos de propiedad de las primeras 10 nuevas viviendas construidas dentro de la primera fase del proyecto. Este proyecto continua sin descanso hasta la finalización de la construcción de 55 nuevas viviendas proyectadas. Desde Samsara queremos felicitar a todos aquellos que han hecho posible realizar esta realidad, en especial a la Dra. Milan Maharjan por dirigir este proyecto y a Binay Adhikari Gestor principal del proyecto, así como a Gyetrul Jigmey Rinpoche por aportar los fondos necesarios para el desarrollo de todo el proyecto.

Facebooktwittergoogle_plusredditpinterestlinkedintumblrmail