Lagundu Samsara


Bide asko daude Nepalgo herria laguntzeko, eta edozein laguntza mota onartzen dugu geure erakundean, bai ekonomikoa, eta baita bestelakoa ere.

Laguntza ekonomikoa, batez ere, Milan Maharjan doktoreak egiten dituen ebakuntzak laguntzeko bideratzen dugu, baina gure erakundeko kide izateko ez da zertan diru-kopuru jakin bat eman behar. Nahikoa da zeure denbora eskainita (eskuratutako materiala antolatzen, zenbatzen, txukuntzen…) edo materiala emanda (jostailuak, eskola-materiala, botikak…).

Gure aldetik hainbat dira dirua biltzeko egin ditugun ekintzak: Egutegi Solidarioa Zurrut Tabernako jendearekin, kamisetak,  eskuz egindako pultsera eta liburuxkak, dantzak, kontzertuak…

Gurekin batera Nepalgo herria laguntzeko hauek dira geure datuak:

ASOC. COOP. DESARROLLO APOYO AL PUEBLO NEPALI   “SAMSARA”  NIF.: G95843595

ES 89 2100 3910 1001 0042 4771   CAIXABANK

Beste edozertarako jarri gurekin harremanetan mezu elektroniko baten bidez edo hurbil zaitez Zurrut Tabernara.

Eskerrik asko!