Proiektuak

Parte hartzen dugun proiektu eta ekintzen zerrenda honako hau da:

  • Ear Care Nepal erakundeari laguntza (ekonomikoa, materiala, mediku-laguntza…)
  • Soemsebak Griha, boluntarioen etxea eraikitzeko diru-laguntzak.
  • Milan Maharjan doktoreak egiten dituen ebakuntzak babesten ditugu
  • Laguntza eskaintzen diegu aniztasun funtzionala duten Lalitpur-ko Disable Service Association-eko umeei.
  • ALI proiektua. Proiektu honen helburuak dira, alde batetik, ume itsuen idazketa eta irakurketa prozesua hobetzea eta, bestetik, aniztasun funtzionala duten Disable Service Association-eko umeei teknologia berrietara hurbiltzea eta hauen erabilera sustatzea. Horretarako materiala, irakasleak eta diru-laguntzak ematen dizkiegu.
  • Mero Gaom proiektuari babes ekonomikoa eta boluntariotza: Binay Bikram Adhikarik zuzendutako proiektu honek 2015eko lurrikarak suntsitutako 55 etxebizitza berreraikitzea du helburu.
  • Nepalen dituzten beharrizanak asetzeko materialaren bidalketa.