Nor Gara?

Gure Elkartea Nepalgo herria maite duen pertsona talde batek sortua da. Harreman estua genuen Nepalekin bertan gertatutako izugarrizko lurrikararen aurretik ere, Pema Chetan izan zen gure orduko lotura eta egungo proiektuen iturri.

Logo Samsara Nepal sobre fondo blanco
Logo Samsara

Gure irabazi guztiak Ear Care Nepal erakundearentzat dira eta bere lehendakaria, Milan Maharjan zirujaua, da irabazi horiek dagokien lekura heltzeaz arduratzen dena. Gainera, berari esker, lehenengo Pemak eta gero beste hainbat umek entzumena berreskuratu dute eta gure helburua da Ear Care Nepalek ematen duen laguntza  hori beharrizan handiena duten herrixka eta umeei helaraztea.

Erakunde honetan parte hartzeak gogoa eta bihotz onekoa izatea besterik ez du eskatzen, dirurik izan ez arren, laguntzeko borondatea izatea nahikoa da.

Web orri honetan geure ekintzen berri emango dizuegu. Eurei gutxi izateak ez die irribarrea kentzen, ez kanpokoak hartzeko gogoa, ezta daukatena eskaintzekoa ere. Guk geure aldetik, denetarik daukagunok, euren irribarrea zabalagoa izatea lor dezakegu.

NAMASTE